Agortu dira Michel Camilok Getxo Jazz jaialdian bihar eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 2a, 19:42
Duela sei urte gertatu zen moduan, Michel Camilo pianista ospetsuak Getxoko Nazioarteko Jazzaldian bihar eskainiko duen saiorako sarrerak agortu dira jada. Artista dominikarra buru duen hirukotea Algortako Biotz Alai plazan ariko da, 22:30etik aurrera, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Camiloren aurretik, Points laukote txekiarra izango da leku berean, 21:30ean. Dixie Gunean (Telletxe plaza), berriz, Marmara Dixieland Band taldea ariko da 18:00etan eta Hirugarren Milurtekoa atalean, (Getxo Antzokia plaza, 19:00etan), KB Connection boskotea. Azkenik, ohi bezala, The Piper's taberna irlandarrean "jam session" bat izango da Michel Camiloren saioa amaitu eta gero. Argazkian, pianista dominikar ospetsua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun