Horiekin batera, aurten ere diru-laguntza eskatu ahal izango dute aurreko urteotan eskatu dutenek: euskara-eskoletara joan nahi, baina baliabide ekonomikorik ez dutela frogatzen duten pertsonak; unibertsitateko ikasketak eta lanbide-heziketa arautua edo antzekoak, amaitu dituzten pertsonak edo ikasketa horien azkeneneko ikasturtean daudenak, lan-merkatuan noiz sartuko zain daudenean; 12 urte edo gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoak; Haur zaintzaileak edo haurrak zaintzen dituzten harreman zuzeneko familiartekoak (aitite-amamak...); pediatrian eta ginekologian lan egiten duten sendagile eta erizainak, beti eta gutxienez sei hilabetez jardun badute lanean Getxon; haurtzaindegietako langileak eta Getxoko ikastetxeetan irakasle ez diren baina ikasleekin harreman zuzena duten langileak (jolas-orduetako zaintzaileak, jantokiko zaintzaileak, autobusetako zaintzaileak); euskara ikastera doazen Getxoko Udaletxeko langileak eta Udaleko autonomiadun; erakundeetako langileak, Udaleko zinegotziak; denda edo establezimenduetako jabeak eta lan egiten dutenak eta elkarte edo taldeetako begiraleek, soldatapeko langileek edota boluntarioak. Ikastaroa amaitutakoan, baldintza guztiak betetzen dituztenei Udalak matrikularen %100 ordainduko dio eskatzaileari ordainketa bakar batean. Eskaerak urte osoan zehar egin daitezke.
2008ko balantzea
Getxotarren hizkuntza gaitasuna areagotzea helburu duten diru-laguntzak 309 getxoztarrek eskatu zituzten 2008an, guztira 75.516 euro. Baldintzak beteta, eskaera egin zuten %75ak jaso zuen laguntza. Bestalde, euskararen erabilera sustatzea helburu duten laguntzak eta zerbitzuak 444 getxoztarrek eskatu zituzten, guztira 23.267 euro. Udalak guztira 753 eskaera jaso zituen eta 98.783 euro banatu zituen.