Travellin Brothers blues talde bizkaitarra hartuko du iluntzean Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 2a, 22:00
Travellin Brothers blues talde bilbotar eta leioaztarrak "Red Hot & Blue" bere hirugarren diskoa argitaratu zuen pasa den ekainaren 21ean, Leioan. Hori aitzakiatzat hartuta, bere estudioa irekiko dio gaur Koska irratiak. Zehazki, iluntzeko 21:00etatik aurrera, "Munduko Sustraiak" irratsaioak diskoa aurkeztu eta Aitor Cañibano taldeko gitarrista zuzenean elkarrizketatuko du, lan berriaren nondik norakoak zabaltzeko asmoz. Travellin' Brothers boskoteak sei urte daramatza bluesa Euskal Herrian zabaltzen, pianoa, armonika eta airezko beste instrumentu batzuen soinu gozoen bidez ikusleria dantzan jarri ohi dutela. Aitorrez gain, beste taldekideak honakoak dira: bere anaia, Eneko Cañibano baxu-jotzailea, bere lehengusu eta leioaztarra den taldekide bakarra, Jon Kareaga "Bear" abeslaria, Isi Redondo bateria, eta Ander Unzaga teklatu jolea. Gaurko programa galduz gero, Uribe Kostako irrati libreak "Red Hot & Blue" entzuteko bigarren eta hirugarren aukera eskainiko du. Izan ere, bihar, ostirala, goizeko 10etan errepikapena jarriko dute FMko 108.0n. Ondoren, irratiko webgunean jarriko dute entzungai.
Travellin Brothers-ek egindako "I'm Tore Down" abesti klasikoari buruzko bertsioaren bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun