Alabaina, Botijolak aurreikusten ez zituen bi gauza gertatuko dira. Alde batetik, Bacterio, bahitua izan aurretik, bere asmakizunaren piezak historiako une desberdinetan gordeko ditu. Bestalde, nazioarteko bi agente ez dira bilerara joango, haiek izango direla Munduak duen itxaropen bakarra. Mortadelo (Eduardo Soto) eta Filemonek (Pepe Viyuela) albo batera utzi beharko dituzte beren arteko liskarrak eta lanean hasi beharko dute elkarrekin, Ofeliaren (Berta Ojea) laguntza baliagarriarekin eta Superraren (Mariano Venancio) aginduetara.
"Mortadelo y Filemon. Mision: salvar la Tierra" filmaren trailerra
Etzi, larunbatarekin, Sopelako ume, gaztetxo eta ez hain gazteek Mortadelo eta Filemonek Lurra zelan salbatuko duten ikusi ahal izango dute, 22:30etik aurrera. Izan ere, Sopelako Udalak kanpoko zineko emanaldia antolatu du egun horretarako Udaletxeko Plazan eta proiektatuko den film erdalduna “