Ekimen solidario honen laugarren edizioa izango da oraingoa. Lehena 2006an izan zen Terueletik Murtziara; 2007an Murtziatik Santiagora; 2008an Murtziatik Madrilera eta 2009an, Murtziako Aljucerretik Getxora. Aurrekoetan bezala, Murtziatik etorriko diren txirrindulariak Ricardo Lopez Rubio, Jose Matas Abellan eta Pedro Juan Hernandez izango dira eta etapa desberdinetan lagun desberdinekin batera joango dira. Mendiko bizikletetan ibiliko dira eta materiala alportxetan eramango dute, laguntzeko ibilgailurik gabe. “Ekimen honekin konfiantza igortzen dugu eta horregatik Parkinson gaixoei laguntzen segitu nahi dugu”, esan dute hiru parte hartzaileek.
Getxon 250 gaixo
Parkinsona gaixotasun neurodegeneratiboa da, progresiboa eta baliaezintasunera jotzen duena. Oso zaila da atzematea eta gaur egun oso ezezaguna da gure gizartean. Espainia mailan 150.000 lagunek baino gehiago pairatzen dute. Getxo udalerrian, berriz, 250k. Gaixotasuna bere osasun eta gizarteko aldeetan onartua izan behar da.