We Are Standard eta Hudaltzainak izango dira larunbatean EHZ festibalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 3a, 00:01
Bihar, ostirala, hasi eta igandera arte Heletan ospatuko den Euskal Herria Zuzenean musika festibalean arituko da We Are Standard musika talde getxoztarra. Era berean, Nafarroa Beherako EHZ jaialdian ere Fredi Paya algortarrak eta beste bertsolari batzuek osatzen duten Hudaltzainak bertso ikuskizuna ikusteko parada izango da. Jon Agirrezabalaga, Juan Escribano, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Deu Txakartegiren rock elektronikoaren doinuek oholtza nagusia hartuko dute larunbatean. Egun berean jardungo dute Arkaitz Estiballes, Fredi Paya eta Etxahun Lekue bertsolariek. Festibalean, gainera hamaika musikari interesgarriak izango dira, tartean, The Sparteens, Des-Kontrol, Che Sudaca, Deabruak Teilatuetan, Seun kuti and Egypt 80, The Bellrays, The Congos, Fermin Muguruzaren “Check Point Rock” filma, Zura, Mikel Hats, Manu Chao eta Radio Bemba. Joaterik ez duenak Koska irratiaren bidez jarraitu ahal izango du EHZ. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / Andor.
Esate baterako, bihar Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala kazetariek Bilbo Hiria irratian gidaturiko Irratia.com saioaren azken programa entzungo da Uribe Kostako irrati librean, 19:00etatik aurrera, eta bertan Izarne izeneko antolatzaileetariko batek festibalaren nondik norakoak azalduko ditu. Igandean, berriz, 17:00etatik aurrera zuzeneko emanaldia eskainiko dute Heletatik, Irratia.com eta Info7 irratiei esker.

Mikel Laboaren "Gure bazterrak" abestiari buruz We Are Standard-ek egindako bertsioaren bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun