Spyro Gyra talde iparamerikarra, fusion-jazzaren talde emankorrenetariko bat dena, izango da protagonista nagusia larunbat honetan, uztailak 4,
Getxoko Nazioarteko Jazzaldian. Boskote estatubatuarra Algortako Biotz Alai plazan ariko da 22:30ean. Horien aurretik, Biotone banda poloniarra ariko da leku berean, 21:30ean, Talde Lehiaketako azken saioan. Bestalde, Mid West Quartet taldeak joko du "Hirugarren Milurtekoa" atalean (Getxo Antzokia plaza, 19:30ean) eta La Brassa Band, Dixie Gunean (Telletxe plaza, 18:00etan). Ohi bezala, Jam Sessions-ak izango dira The Piper's taberna irlandarrean, Biotz Alai plazako kontzertua amaitu eta gero. Bitartean, Paquito D'Rivera saxo-jole kubatarraren eta Chano Dominguez piano-jole cadiztarraren
Quartier Latin taldearen igandeko kontzerturako sarrerak agortuta daude jada. Argazkian, Chano Dominguez piano-jolea.