Film laburrez gozatu ahal izango da astelehen eta asteartean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 3a, 20:10
Aurten ere, zine zaleek "Gaurik laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute, uztailaren 6an eta 7an. Ohi bezala, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen 26 film labur eskainiko dira. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektatuko dira eta biharamunean, asteartean, euskarazkoak. Azken saio hori ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren Kimuak ekimenari dedikatuko zaio eta azken 10 urteotan ekoiztutako euskarazko film labur onenak biltzen ditu. "Gaurik laburrena" nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez goza dezakete, mota ezberdinetako filmak erakutsiko direlarik. Gainera, ekimen honek paregabeko ekimena da zuzendari berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek bere azken lanak aurkezteko parada dute. Argazkian, aurtengo edizioaren kartela.
Astelehenean, uztailak 6, honako film labur hauek eskainiko dira: "Die Schneider Krankheit" (zuz.: Javier Chillon), "El ataque de los robots de Nebulosa-5" (zuz.: Chema Garcia), "Maquetas" (zuz.: Carlos Vermut), "La maldicion de los hombres-triangulo" (zuz.: Pablo Llorens), "Marisa" (zuz.: Nacho Vigalondo), "Sin Aliento" (zuz.: Asier Iza), "Abimbowe" (zuz.: Alex Montoya), "On The Line" (zuz.: Jon Garaño), "Pim, pam, pum" (zuz.: Andoni de Carlos eta Asier Urbieta), "18 segundos" (zuz.: Bruno Zacharias eta Macgregor), "The Werepig" (zuz.: Samuel Orti), "Cotton Candy" (zuz.: Aritz Moreno), "Videoclub" (zuz.: R. Dominguez, J. Manzaneque eta McGregor), "Porque hay cosas que nunca se olvidan" (zuz.: Lucas Figueroa) eta "Como conoci a tu padre" (zuz.: Alex Montoya).

Biharamunean, uztailak 7, euskarazko film laburrei ailegatuko zaie txanda. Saio horretan honako film hauek emango dira: "Txotx" (zuz.: Asier Altuna eta Telmo Esnal), "Sarabe" (zuz.: Beatriz de la Vega); "Hauspo soinua" (zuz.: Inaz Fernandez), "Hilarri" (zuz.: Manu Gomez); "Belarra", "Amuak" eta "Columba Palumbus", (zuz.: Koldo Almandoz); "Dortokoa Uhartea" (zuz.: Maru Solores); "Topeka" eta "Sarean", (zuz.: Asier Altuna) eta "Lepokoa" (zuz.: Safy Nebbou).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun