Aipatu protestan, Iñaki Etxebarriari eta Euskal Herriari elkartasun internazionalista eta iraultzailea adierazi zieten ehunaka lagunek, tartean Gazteria Komunistetako kideak, Elkartasun Internazionalistarako Batzordekoak edo unibertsitateko ikasle eta irakasleak bertan egon zirela. Aldiz, Antonio Ledezma Caracasko metropoliaren alkatea eta Oscar Perez Comando Nacional de la Resistencia 2002ko Estatu kolpearekin lotutako erakundearen kidea inguruetara hurbildu zirenean, eskumako buruzagien ehun bat jarraitzailek eraso egin zieten komunista eta internazionalistei. Horretarako, makilak, kaskoak eta ostikadak baliatu zituzten, metropoliko Polizia, hasieran, geldi geratzen zen bitartean. Azken uneetan berriz, Etxebarriaren aldekoen aurka gas negar-eragilea bota zuten Ledezmaren aginduetara dauden poliziek.
Etxebarria apirilaren 21ean atxilotu zuten Venezuelan eta, ordutik, gatibu dago, Espainiara estraditatzeko ala libre uzteko prozesuak aurrera darraien bitartean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, iheslari algortarra 1981eko abuztuan atxilotu zuten Lemoizko zentral nuklearraren aurkako kanpainan Iberdueroko zentral baten kontrako ekintza burutzera zihoala eta 1987ko apirilean kaleratu zen Herrera de la Mantxako espetxetik. 1994an alde egin zuen Algortatik, poliziaren atxiloketa ekiditeko, eta harrez gero ihesean egon da.
Noticiero Comunitario de Catia tokiko telebista saioak pasa den ekainaren 30ean, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean izandako istiluei buruz egindako erreportajea: