Bilboko Telefonica banderaren XI. edizioarekin estreinatu da gaur arratsaldean
TKE San Miguel arraun liga eta lehenengo bandera atzerrira joan da, Kastro kantabriarrek eraman baitute. Kastrokoek 20 minutu eta 14 segundotan bete dituzte traineruek erlojuaren kontra egin beharreko hiru itsas miliako bidea, lau luzeetan eta hiru ziabogetan azkarren ibili direla. Gaurko garaipenarekin kantabriarrek Orioren marka berdindu dute, hiru bandera eskuratuz. Bigarren San Pedro sailkatu da, bost segundotara. Ondoren, Hondarribia eta Pedreña denbora berean (20'28"), Orio (20'30"), Zarautz (20'34"), Urdaibai (20'35"), Zumaia (20.36), Tiran (20'38"), Kaiku (20'46") eta Samertolameu (20'56") gelditu dira. Arkoteri, 21 minutu eta 16 segundorekin, egokitu zaio azken postua betetzea. Dena den, Plentzitarrakoek ez dute asko itxaron beharko errebantxa jokatzeko. izan ere, bihar bertan, igandearekin, Portugaleteko La Navalen mendeurreneko bandera jokatuko da eguerdian, Ibaizabalen, Areetako kaiaren aurrean. Argazkian, Arkoteko gizonak 2007ko Kontxako estropadan / cc
Mikel Catania.