Atzo eguerdian 160 bat lagun elkartu ziren Algortako Telletxe plazan Asier Borrero 25 urteko gaztearen eta
larunbatean berarekin batera Pauen (Frantzia) atxilotutako Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitiaren askatasuna aldarrikatzeko. Ondoren, manifestazioa egin dute Algortako kaleetan zehar. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengaben zabaldu duenez, Ertzaintzaren furgoneta bat agertu zen, elkarretaratzea egin bitartean. Telletxe plazan bertan sartu zen, gero manifestazioaren atzetik joan ziren, eta alde egin dute mobilizazioa amaitu zenean. Bitartean, agentzia espainolen arabera, Iurgi Garitagoitia, Itziar Plaza eta Asier Borrero Baionako komisariara eraman zituzten atxilotu ondoren, baina agintari frantsesek ez dute hori baieztatu. Efek dioenez, gaur eramango dituzte Parisera. Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak
agerraldia eskaini zuen atzo eguerdian hiru euskal herritarren atxiloketa baloratzeko, baina ustez ETAn izango lituzteketen ardurak aipatzeaz harago ez zuen beste ezer argitu. Gaur ere manifestazioa egingo dute Algortan, 20:00etan, Telletxe plazatik abiatuta. Argazkian, Ertzaintzaren furgoneta atzo Telletxen elkarretaratzea iraun bitartean / Etengabe.