Azken urteotan udan zehar errepideetan izandako ibilgailu-oldeen azterketei esker, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzako teknikariek ondorioztatu dute uztailaren 24a dela 2009ko udako trafiko operazio bereziari hasiera emateko datarik egokiena. Horrela, abuztua bukatu arte, Ertzaintzaren Trafiko Unitate bereziek zainketa lanak eta kontrolak areagotuko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepide-sare nagusian. Horri esker, trafikoa antolatu eta bizkortu nahi da, bai irteera eta itzulera-operazioei, bai atzerritarrek gure herritik igarotzeko egiten dituzten bidaiei begira ere. Udako operazioa abiatu arte, patruilek, beren zainketa lanak batez ere bigarren mailako errepideetan areagotuko dituzte; errepide hauek kasu askotan udako jaiak ospatuko dituzten herri eta hiriak lotzen dituzte eta esparru hau zaindu nahi du Ertzaintzak bereziki. Argazkian, Ertzaintzaren errepide kontrola.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!