Bi lagun atxilotu dituzte Areetan erosketak billete faltsuekin egiten saiatu direlakoan

Ustezko bi faltsutzaileen atxiloketa Areetan gertatu zen joan den ostiralean, arratsaldez. Farmazia bateko arduradunek Ertzaintza ohartarazi zuten, gizon eta emakume batek 50 euroko billete faltsuekin ordaindu nahi izan zuelako, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Berehala, poliziek susmagarrien bila hasi ziren. Patruila batek, lekukoek emandako deskribapen fisikoarekin bat egiten zuen bikote bat ikusi zuen taberna batera sartzen. Bikotea tabako pakete bat 50 euroko billetearekin ordaintzera zihoan momentuan, billetea faltsua zela egiaztatu eta ondoren, bikotea atxilotu zuten. Susmagarriek auzoko beste saltoki batean erabiltzen saiatu ei ziren 50 euroko bost billete zeuzkatela konprobatu ostean, bikotea atxilotu zuten "moneta faltsutze eta maula" delituak leporatuta. 19 eta 20 urteko atxilotuak polizia egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egin eta gero epailearen esku jartzeko. Mota honetako iruzurrak saihesteko, Ertzaintzak, batez ere dendari eta ostalariei, billeteak benekoak direla konprobatzea eta faltsuren bat detektatzen badute berehala salatzea gomendatzen die. Argazkian, 50 euroko billetea / Kaioshin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun