Getxo, Erandio, Leioa, Bermeoaldea, Mungialdea, Txorierri eta Gernikaldeko Behargintzek “Lur Barriak Sariak” enpresa ekimenenen lehiaketako zazpigarren deialdia abian jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta BBK Gaztelanbidean erakundearen laguntzarekin. 2008ko ekainaren 15etik 2009ko uztailaren 14ra arte Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda daukaten enpresa berriek lehiaketan parte har dezakete. Enpresa horietako sustatzaileetako batek gutxienez lehiaketa bultzatzen duten udalerrietako batean erroldatuta egon behar du, edo bestela, enpresak parte hartzen duten udalerrietako batean egon behar du. Bi kasuetan, ezinbestekoa da sarietan parte hartzen duten Behargintza Zentroetako batek enpresak sortzeko diseinatu eta tutoratu duen ibilbidea egin izana enpresa ekimenek. Lehenengo saria 6.000 eurokoa da, dirutan. Gainera, eskualdeko 7 sari daude, Behargintza bakoitzak emanda: bakoitza 2.500 eurokoa da, eskudirutan. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean bukatuko da, 12:00etan. Argazkian, Getxoko Behargintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!