Parisera eraman dute Asier Borrero

Gaur iluntzean 320 lagun inguruk egin dute manifestazioa Algortan, Asier Borrero 25 urteko gaztearen eta larunbatean berarekin batera Pauen (Frantzia) atxilotutako Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitiaren askatasuna aldarrikatzeko. Bitartean, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez, dagoeneko SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzaren egoitzan dauzkate hirurak eta bihar edo etzi eramango ei dituzte epailearen aurrera. Bi egunean Baionako komisarian eduki ondoren, 16:30ak aldera eraman dituzte auto banatan Biarritzeko aireportura eta, bertatik, hegazkinez Paris aldera. Argazkian, gaur Algortan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun