Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatuta, igande honetan, uztailak 12, egingo dute "Busti zaitez" kanpainaren 12. edizioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan. Ekimenean parte hartzen dutenek metro batzuk igeri egin beharko dute eta, egunaren amaieran, toki guztietan egindakoak batu egingo dira. Iaz 43.500 lagunek parte hartu zuten ekimenean, orotara 875.000 metro eginez. Uribe Kostan eta Erandion, Ereaga (Algorta), Arrigunaga (Getxo), Gorliz, Plentzia, Arrietara eta Atxabiribil (Sopela) hareatzetan eta Fadura (Algorta), Astrabudua, Erandio eta Sakonetako (Leioa) igeritokietan jarri dituzte hitzorduak. Ekitaldi nagusia Ereagan bertan izango da 12:00etan eta Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak parte hartuko du horretan, politikari eta pertsona ezagunekin batera. Argazkian, iazko ekitaldi nagusia Ereagan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!