CCOO sindikatuak manifestazioa deitu du biharko Erandion, Toribio Romero Sasyma enpresako lan ordezkariari bere lanpostua buelta diezaioten aldarrikatzeko. Izan ere,
enpresak orain dela hilabete batzuk kanporatu zuen CCOOko kidea. Sindikatuaren arabera, kaleratzearen arrazoiak "jazarpen sindikala" eta "mendekua" baino ez dira izan, Romerok Errumaniako hiru langilek pairatzen zituzten lan baldintza okerrak salatu zituelako. Hala nola, 14 orduko lanaldiak, 330 euroko soldata, edota hankan zauri odoleztatuta izanda gaixoaldi-baja hartzeari uko ematea leporatu zizkion enpresari. Lan Ikuskaritzak Sasyma eta "bere herrian atzerritarrak kontratatu eta Bizkaiko lantegiei prezio baxuan mailegatzen dizkien" Machin enpresa zigortu zituen, bakoitzari 2.800 euroko isuna jarriz. zigortu ondoren jaso zuen kaleratze agindua. Ondoren jaso zuen Romerok kaleratze agindua. Biharko manifestazioa goizeko 12etan aterako da Erandioko udaletxetik eta Sasymaraino helduko da. Tartean Unai Sordo EAEko CCOOko idazkari nagusia izango da bertan. Argazkian, Toribio Romero / © Biltzar - CCOO.