Sexu-erasoa egin duelakoan 19 urteko mutil bat atxilotu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 8a, 12:05

Hemeretzi urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Erandion Ertzaintzak. Gazteari pasa den ekainaren 28an udalerri berean sexu-eraso bat egin izana leporatu diote. Erasoa, biktimaren salaketan oinarrituz Herrizaingo Sailak emandako bertsioaren arabera, goizaldeko 4:50ak aldera jazo zen 19 urteko neska etxera zihoala, lagun bat agurtu ondoren. Orduan, ustezko erasotzailea bere gainera bota zen eta bularretan eta ipurmasailetan hainbat zirriak egin zizkion. Une batean, bultzada baten bidez, erasotzailea aldentzea lortu zuen neskak eta bere etxeraino heldu zen. Egun horretan bertan, arratsaldean, emakume gazteak gertatutakoa salatu zuen Ertzaintzaren aurrean eta Polizia autonomikoak ikerketa zabaltzeari ekin zion. Ikerketa atzo, asteartea, burutu zuten, goizeko 7ak aldera, ustezko erasotzailea bere etxearen inguruetan topatzean. Ertzainek, identifikatu ostean sexu-eraso delitu bat inputatu eta atxilotu zuten. Erandioko ertzain-etxetik igaro eta gero Bilboko Guardia Epaitegira eraman zuten. Argazkian, pasa den azaroaren 25ean Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak autodefentsarako deia eginez egindako elkarretaratzea / EEGA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun