Atzo iluntzean 125 bat lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, Asier Borrero 25 urteko gaztearen eta
larunbatean berarekin batera Pauen (Okzitania) atxilotutako Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitiaren askatasuna aldarrikatzeko.
Dagoeneko Parisen dituzten atxilotuen inguruko datu berririk ez zeukan orduan Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hala ere, herritarrak bere kabuz kalera atera izana
"poztasunez" (mp3) hartu zuen errepresioaren kontrako erakundeak. Izan ere, atzoko ez zegoen deituta mobilizaziorik. Gauzak horrela, gaur eta biharko kontzentrazioak deitu ditu AAMk. Biak ala biak 20:00etan izango dira, Algortako Telletxe plazan. Bestalde, "Berria" egunkariak zabaldutakoaren arabera,
hiru atxilotuak gaur pasatuko dira Laurence Le Vert Pariseko Auzitegiko epailearen aurrean. Horren inguruan, AAMk azpimarratu du Borrero eta beste bi gazteak "larunbatean atxilotu zituztela, eta inkomunikazioa ahal guztian luzatu dizkietela. Izan ere, atxiloaldia 72 ordukoa izaten da normalean, baina beste 24 orduz luzatu diete kasu honetan". Argazkian, atzoko elkarretaratzearen irudi bat.