Diru-laguntzak dirua irabazteko asmorik ez duten elkarteek eskatu ahal izango dute, beti ere Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Foru Aldundian edo Getxoko Udalean izena emanda badute. Getxon egoitza soziala duten taldeek ere eskatu ahal izango dute.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Gizarte Zerbitzuetan, Getxoko eta Itzubaltzeta / Romoko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan eta Udaltzaingoaren egoitzan dagoen Herritarrei Arreta egiteko Gunean aurkeztu ahal izango dira, legeak aurreikusten dituen tokiez gain.