Lamiakon araztegia jartzearekin batera hezegunea babestea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 8a, 14:04

Lamiakon hondakin uren araztegia (HUA) jarri eta eremua babestutako hezegune bihurtzea bateragarri egiteko "ahaleginik handiena" egiteko eskatuko die Bizkaiko Ur Partzuergoari eta gainontzeko administrazioei Alderdi Popularrak. Arturo Aldecoa Bizkaiko Batzar Nagusietako popularren ahaldunak eta Leioako zinegotziak adierazi duenez, "itsasadarrera bidean araztegiaren aurrealdetik mendebaldera geratuko litzatekeen gunea eta padura hegoaldean dagoen eremua ingurumen aldetik leheneratzea planteatzen du aurreproiektuak; horrekin batera itsasadarreko errepidea araztegiaren atzetik desbideratuz, Gobela ibaiarekin paraleloan". Horretaz gain, marearteko lokatzen eremua babestea eta "bertan ematen den kontrol gabeko itsaski-bilketa" debekatzea eskatzen du PPk; baita itsasadarreko errepidea hegaztiak behatzeko pasealeku bilakatu eta bidegorria jartzea ere". Argazkian, Lamiakoko hezegune ingurua / Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimena.

Aldecoaren arabera, hori guztia eginez, "Plaiaundi / Txingudi aldekoaren pare, hegaztiak babesteko parke ekologikoa izango luke urte gutxitan Bizkaiak". Dagoeneko 2007ko azaroan PPk horren inguruan aurkeztutako proposamena onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun