Asier Borrero, Iurgi Garitagoitia eta Itziar Plaza "gaizkile elkarteko kideak" direlakoan hiru euskal gazteak auziperatu eta espetxeratzeko agindua eman du gaur Parisen Laurence Le Vert epaile bereziak. Gainera, Efe albiste agentzia espainolaren arabera, lapurreta, armak, munizio eta agiri faltsuak izatea eta baita ibilgailu baten lapurretako, matrikula faltsuetako eta armak erabiliz egindako lapurretako errezibitze delituak ere leporatu dizkiete hirurei. Bitartean, Algortan, dozenaka lagun bildu dira Etxerat elkarteak sakabanaketaren aurka egiten duen ohiko elkarretaratzera, eta bertan
Borreroren eta pasaden larunbatean berarekin Pauen (Okzitania) atxilotutako beste bi gazteen askatasuna aldarrikatu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak azaldu dutenez, oraindik ez dago jakiterik Asier Borrero eta beste atxilotuak zein espetxera eraman dituzten. Argazkian, atzoko elkarretaratzearen irudi bat.