Marihuana 50 landare atzeman dituzte Areetako etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 9a, 18:05

Marihuana 50 bat landare, horiek hazi ahal izateko hainbat lanpara eta airea erauzteko sistema aurkitu zituen atzo, asteazkena, Areetako Santa Ana auzoko etxebizitza batean, Getxoko Udaltzaingoak. Udal iturriek zehaztutakoaren arabera, bizilaguna etxetik bidaltzeko prozesuan parte hartzeko bertaratu ziren tokiko poliziak. Une horretan, geletako batean marihuana landareak eta laborantza sistema zeudela ikusi zuten. Udaltzainek landareak atzeman dituzte eta epaiketan informazio dilijentziak jarri dituzte martxan. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren koordinazio zentroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun