Bi motozikleten arteko istripuaren lekukoen bila dabil Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 9a, 19:22

Atzo, asteazkena, Getxo udalerrian -ez dute gehiago zehaztu- izandako trafiko istripu baten lekukoen bila dabil Ertzaintza. Ezbeharra 19:55 aldera jazo zen, Bi-637 errepideko 17.500 kilometro parean. Istripuan Suzuki 750 markako motozikleta bi egon ziren nahasita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Gidarietako batek larri zauritu zen eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Hori dela eta, ezbeharrari buruz informazio argigarririk eskaini dezaketen pertsonen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Gertakariari buruz informazioren bat eskaini dezaketen lagunak Bizkaiko Trafiko Unitateko arduradunekin jarri daitezke harremanetan, 946 079 035 telefono zenbakiaren bitartez. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun