“Katiuska” bi ekitaldiko obra da. Emilio Gonzalez del Castillo eta Manuel Marti Alonso dira egileak, eta Pablo Sorozabalen musika du. Ukrainako herri batean dago girotua, 1918an. Herrialdea gerra zibil betean dela, Katiuska gaztea nola bizi den kontatzen du zarzuela horrek; boltxebikeek agintzen dute herrian, eta han ezkutatutako zenbait nobleren atzetik dabiltza.
Pedro Guerra
Aurten “Vidas” bere azken lana besapean duela dator Pedro Guerra Getxora. 14 kantuz osatutako disko horrekin, kantautoreak ia lau urteko isiltasun diskografikoa hautsi du. Album lasaia, akustikoa, xumea eta inspiratua da “Vidas”, jarraitzaileak epel uzten ez dituena.