Estudiantes saskibaloi taldearen jaialdia hartuko du Leioak hilaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 9a, 21:22

Algortako Hozkailu Taldeak antolatuta, uztailaren 19an, igandearekin, Estudiantes saskibaloi talde espainolaren paellada eta festa hartuko du Leioako Ondiz auzoak. Izan ere, Madrilgo taldearen jarraitzaileek jakinarazi dutenez, bi xede izango ditu Ondizko baselizatik ondoan dagoen merenderon egingo duten festa. Alde batetik, inguruko "ero" guztiak batu nahi dituzte eta, beste aldetik, Estudiantes taldeko akzioak erosteko "euro gutxi batzuk" eskuratzeko asmoarekin dabiltza. Hozkailukoek xumeak dira helburuetan eta, eguraldia lagun, eguna ondo pasatzeko dozena pare bat jarraitzaile bilduko direlakoan daude. Luis Merino Hozkailuko ordezkariak azaldu duenez, "Madrilgo peña askok Estudiantes kluba laguntzeko eta akzioak erosteko hainbat jarduera burutzen dituela ikusi zuten Interneten" Algortako taldeko 15 kideek. "Guk ez genuen atzean gelditu nahi eta paellada egiteko asmoa sortu zen", gogoratu du Merinok. Bilbotarrez gain, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako beste zale batzuk etortzea espero dute. Paella 14:30ean jarriko dute mahai gainean baina bankuetan jesartzeko aurretik izena eman beharko da 647 214 784 zenbakian. Horretarako epea hilak 17ra arte izango da, 15 euroren truke. Hozkailu taldea iaz sortu zuten. Argazkian, Estudiantesekoak algortarrak badira ere, inguruetan Bilbao Basketen bi peña daude: Itzubaltzeta / Romokoa eta irudian agertzen den Erandiokoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun