Biktimak bere aldetik, hainbat ubeldu zituen aurpegian eta ebaki bat hatz batean. Ertzainek Gurutzetako ospitalera eraman dute, bertan osasun zerbitzuko kideek eta auzitegiko medikuek arta zezaten. Atxilotuak, bestalde, polizia aurrekariak ditu era askotako delituengatik. Getxoko komisariara eraman dute eta bertan dagozkion izapideak egiten dihardute. Bukatzean jarriko dute Guardiako epailearen esku.
Bestalde, gertaturikoari erantzuteko asmoz, Bilgune Feministak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 19:30ean, Algortako Telletxe plazan.