Algortako Bilgune Feministak
ostegunean Algortan jazotako bortxaketa dela eta "erantzuteko deia" egin die inguruko auzokideei. Horretarako, feministek elkarretaratzea antolatu dute astelehenerako, arratsaldeko 7:30ean, Algortako Telletxe plazan. Ostegunekoa aurten Uribe Kostan eta Erandion zabaldu den emakumeen aurkako 13. erasoa izan da, larrienetakoa gainera. Kasu gehienetan bezala, ustezko erasotzailea gaztea da. Izan ere, Bilgune Feministak hainbat aldiz salatu duenez, "are arduratuagoak gaude erasotzaileen adin gaztea edo erasoetan erabiltzen den bortizkeria mailaren igoerarekin. Jai eta aisi eremuetan, ikastetxe eta gazte guneetan ematen ari den bortxaketa eta erasoen gorakada emakumeok espazio guztietan aske eta seguru ibiltzea ekiditen ari da". Irakurketa horren arabera, "emakumeon kontrako indarkeriak sexuen arteko harreman hierarkikoek bizirik dirautela adierazten" dute. Argazkian, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak deituta, pasa den ostegunean 30 bat erandioztarrek salatu zuten ekainaren 28an
19 urteko emakume bati egindako sexu-erasoa.