Buztan erregosiaren festaz gozatzen ari dira urduliztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 11a, 20:01
Txori Alai kultur elkarteak antolatuta, Buztanluze Sukalki Txapelketaren XLIII. edizioa ospatu dute dozenaka lagunek gaur Urdulizko Elizalden, Andre Mari eliza ondoan. Baina gisatuaren inguruan aritzeaz gain, jai egunaz gozatzeko parada izaten ari dira bertan. Auzokideak esnatzeko edo, txistulariak aritu dira joka goizeko 9etatik. Ondoren, nahi izan dutenak mezara hurbildu dira, beste askok hamaiketakoarekin lanak izan dituzten bitartean. Jai zaleak berriro baturik, bertoko Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia izan dute ikusgai. Komeriak geroago heldu dira, 13:30ean lapikoak epaimahaiari aurkezteko ordua heldu denean, azken ukituak emateko. Behin puntuazioa emanda, herri bazkariari ekin diote urduliztar eta hurbildutakoek. Bazkalosteaz gozatzeko, koadrilen arteko herri kirolak dituzte orain ikusgai, 19:30ean emango diren sariak ezagutu arte. Era berean, parte hartu duten koadrilek garaikurrak eta opariak batuko dituzte, jai herrikoia izanik, parte hartzea saritzen baita. Argazkian, era askotan aurkez daiteke buztanluzea / cc-by-nc Andrew Huff.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun