Zuentzat Kultur Taldeak antolatuta, eta oposizioan dagoen
Euzko Alderdi Jeltzaleak babestuta, Gorlizek bere bigarren Txakolin Eguna bizi du gaur goizean. Gauzak horrela, dozenaka lagunek gozatu dute hogei saltokitan prezio merkean eskainitako egungo ardo gozoenak dastatzen, bereziki Bizkaiko txakolinaren promozioa sustatu dela. Baina zintzur bustitzeaz gain, mokadua hartzeko aukera ere izan da, azokan eskainitako ogi, gazta, pate, pastela, barazki eta urdaitegiko produktuei esker. Eguneko helburua bikoitza da: Gorlizen udako jarduerak bultzatzea eta bertako kalitate handiko produktuak sustatzea. Dagoeneko hitzordua finkatu da eta zalantza bakarra da 2010ean uztailean ospatuko den aurten bezala edo abuztuan, iaz egin zen legez. Baina, jai giroa ez da amaitu gaurkoz Gorlizen. Izan ere, 20:00etatik aurrera Lirain tokiko abesbatzak ohiko udako kontzertua eskainiko du elizan. Sarrera doakoa da eta hurbiltzen direnek Nuria Orbea sopranoa eta Miguel N'Dong piano jolea ere entzuteko aukera izango dute. Argazkian, Txorierriko Larrabetzu herriak ere Txakolin Eguna antolatzen du urtero, apirila aldera / cc-by-nc
Larrabetzutik.org.