Asuako jaiak
Erandioko Asua auzoko jaietan ere ez dago aspertzerik. Atzo, adibidez, txupinazoa, sardinada, gaupasa eta diskoteka izan zuten berandura arte. Gaur, laster oheratu ziren Apurtuarteko beteranoek futbol partida jokatu dute. 19:30ean, berriz, festaz festa aritutako Goi-Alde dantza taldea dabil erakustaldia egiten. Gauerdian gaupasa eta diskotekarekin mehatxu egin dute gaur ere jai batzordeko kideek, bihar auzoa gautxoriz garbitzeko asmoz. Horrela, lasai asko eman ahal izango du kontzertua eguerdian Erandioko Udal Musika Bandak eta askoz lasaiago oraindik gozatuko dute haien luncha jubilatuek, 13:00etan.
Haitzama taldearen "Gora bihotzak!" abestiaren bideok-klipa:
Tapiak eta Leturiak idatzi eta abesten dutenez, "Festarik festa lan egin behar gauero / Festarik festa hor nabil ni egunero / gure etsaia benetan dago ero / zigortzen gaitu inoiz hutsegin ezkero". Horrela sentitzen dira egunotan erandioztar gazteak eta ez hain gazteak ere. Izan ere, Goiherriko eta Asuako jaiak batu egin zaizkie eta nondik heldu ere ez da gauza segurua. Esate baterako, Goiherrin, aurreskua, erretiratuentzako hamaiketakoa, Jagoba Bilbaoren omenez ospatzen den Txinbera Lehiaketaren laugarren edizioa eta Trikizioren erromeria atzo utzi zituzten atzean, hainbati kalte nabarmenak utziz. Gaur, larunbatarekin, berriz, goiztiarrenek txakur lehiaketaz eta Goi-Alde taldearen dantzez gozatu dute. Gautxoriek, berriz, akaso 580 kiloko Euskadiko Lur-sail Sokatira Lehiaketara heldu dira. Baina ziurra dena da jendea 23:00etan batuko dela