Fredi Paya: "Euskal Herrian badira baldintzak kulturgintzan, transmisioan, ikerketan, Europako buru izateko"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 12a, 00:12

"Gaur8" aldizkaria, "Gara" egunkariarekin batera larunbatero banatzen den gehigarria, Fredi Paya algortar polibalenteari elkarrizketa egin eta argitaratu du, gaurko zenbakian. Ohikoa duen legez, Fredi danetaz mintzo bada ere, Maider Iantzi kazetariak eskualdean azken hiru urteotan burutzen dabilen etnografia lanari buruz galdetu dio. Izan ere, "baserriz baserri ibili da zaharrekin hitz egiten eta 700 ordu grabatu ditu bideoan euren hitzak jasota. Terapia itzela izan da geldirik egoten ez dakien urbanita honentzat", aurkeztu du Fredi kazetariak. Bere ustez, paya-ruiztar zaharrena "gazte moderno eta kaletarra da, baina baserritar zaharrengana jo du bere galderen erantzunen bila. Lauzpabost ordu lo egiten dituen eta geldirik egoten ez dakien mutil honentzat sekulako terapia izan da lasai eta patxadan bizi diren gizon-emakumeekin denbora ematea. Eurekin egoteak ikusmoldea aldarazi dio; orain paisaiek kontuak kontatzen dizkiote eta lehen ulertzen ez zituen gauza batzuk ulertzen hasi da. Fredi Payak pasioz hitz egiten du; galdera gutxi batzuk egin eta etengabe eta seguru solastatzen da, baieztapen borobilak eginez". Elkarrizketa gaur8.info webgunean irakur daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun