Emakume bat atxilotu dute Leioan bere haurtxoa abandonatu izana egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 13a, 17:53

Ertzaintzak 30 urteko emakumea atxilotu zuen igande goizaldean Leioan, 15 hilabeteko semea hainbat ordutan etxean bakarrik uztea egotzita. Goizaldeko 2:30ak aldera bertaratu ziren etxebizitzan poliziak, umeak "abandonatze zantzuak" omen zituela ikusiz, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera. Ertzainek Getxoko Guardia epaitegira eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetara deitu zuten segidan. Azken horiek hartu zuten haurraren ardura. Handik lau ordutara, horren ama atxilotu zuten poliziek etxeko atarira sartzen ari zela. Atzo goizean eraman zuten epailearen aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun