Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkartea GEHItu Kirolera! izeneko egitasmoa sustatuko duen dinamizatzaile baten bila dabil. Udalerriko kirol talde eta jarduerak euskalduntzeko asmoz elkarteak eta Getxoko Udalak sinatutako hitzarmena da GEHItu Kirolera! egitasmoa. Hortaz, irailean hasiko den langile horren eginkizuna izango da ekimeneko plangintza egitea eta garatzea. Horretarako, dinamizatzaileak egunean sei orduko lanaldia izango du. Goizane Miruri elkarteko dinamizatzaileak jakinarazi duenez, "bilatzen gabiltzan pertsonak, euskara ondo jakin behar du. Eskualdekoa izatea, dinamikoa izatea eta Getxoko kirol elkarteekin nolabaiteko harremana izatea ere kontuan hartuko da". Argibide gehiagorako edo interesa izanez gero, galderak edota curriculuma
bizarralepoan[abildua]euskalnet.net helbide elektronikora bidal daitezke. Era berean, posta arruntez, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea, Karitatea 1 10.bulegoa, 48991 Algorta-Getxo da gutun-azalean jarri beharreko helbidea. Argazkian, iaz GEHItu Kirolera! egindako saski-baloi tailer bat.