Kalera aterako da bihar Zigor Goikoetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 14a, 22:36
Sei mila euroren trukean bada ere, Zigor Goikoetxea Azkorriko preso politikoa bihar irtengo da Salamancako Topas espetxetik. Izan ere, Goikoetxearen lagunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, senideek gaur, asteartea, jaso dute albistea, Zigorren urtebetetzea egunean. Baina, albistea arratsaldez heldu denez, bankuak jada itxita egon dira. Hori dela eta ezinezkoa egin zaie gaur ordaindu eta Zigor askatzea. Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez, Goikoetxeari "lehen harrera bihar bertan, uztailak 15, asteazkena, 20:00etan egingo zaio, Amnistia Tabernan. Beranduago kaleratzen bada, jakin orduko zehaztuko da harreraren ordua". Espainiako Auzitegi Nazionalak orain dela hilabete bat kaleratu zuen Goikoetxearen aurkako epaia. Bertan, bi urteko espetxe zigorra, Marisa Arrue PPren zinegotziari 6.000 euroko isuna ordaintzea eta berarengandik 300 metro baino urrunago egotera zein Getxotik at, bizitzea ezarri zioten Goikoetxeari. Era horretan epaileek ontzat eman zuten Marisa Arruek gaztearen aurka balizko heriotza mehatxuengatik jarritako salaketa. Epaiketa apirilaren 14an egin zen eta bertan lekuko guztiek ukatu zuten Goikoetxeak mehatxuak egin izana. Argazkian, urtarrilaren 20an Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko Algortan egindako kontzentrazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun