Igande honetan, uztailak 19, Plentzia Hiribilduko Akuatloia ospatuko da, era berean Euskadiko txapelketa izango dena. Eguerdiko 13:00etatik aurrera, dozenaka kirolarik hartuko dute parte, esprint distantzian, antolatzaileek 100 atleten muga jarri dutela. Oraingoz, 53 kirolzale eman dute izena, 44 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak. Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren azterketa egingo da 12:00ak eta 12:45ak bitartean. Lehen oinezko lasterketak bi kilometro t'erdiko ibilbidea izango du Gazteluondo parkean zehar. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro batez igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, eta helmugara iritsi aurretik, beste bi kilometro t'erdiko oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik. Proba Plentziako
Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Argazkian, 2007ko edizioaren irudi bat / Euskoman.