Asteazken honetan, uztailak 15, Bertso Jaialdi Mundiala ikuskizunaren 11. ekitaldia ospatuko da Algortako Bihotz Alai plazako karparen pean.
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatutako saioa 22:00etan hasiko da, sarrera doakoa delarik, eta Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jon Maia eta Fredi eta Xabi Paya bertsolariak arituko dira. Planteamendu ausarta, gai bereziak, umorea eta sorpresak dira jarduera honen ezaugarri nagusiak. Oraingo honetan ALBEko Peio Unzurrunzaga arituko da gai-jartzaile lanetan. Maila handiko bertsolarien partaidetzarekin batera, publikoaren partaidetza behar duten sorpresa eta jarduera ugari izango dira Bertso Jaialdi Mundialean, ikuskizun dibertigarria eta originala dena. Argazkian, Xabi eta Fredi Paya bertsolari algortarrak 2008ko Bizkaiko Txapelketaren finalean.