Bihar abiatuko dira Larrabasterrako Karmen jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 15a, 18:46
Karmen Jaiak uztailaren 16an hasi eta 19an amaituko dira Larrabasterran. Jaiez gozatzeko jarduera, ekitaldi, ikuskizun, emanaldi eta abar luzea antolatu dituzte: ez da aspertzeko betarik izango. Bihar bertan, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara haurrentzako jolas-parkea egongo da. 12:00etan hasiko da meza nagusia Scola Cantorum abesbatzak kantatuta, Karmengo elizan. Ondoren ohorezko aurreskua dantzatuko da. 17:00etan, haurrentzako animazioa jarriko dute abian, Jakin eta Jolasen eskutik. 19:00etan, hegaluze eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da. 21:30ean, Habanera Jaialdia jarriko du martxan Barca de Mitjana taldeak, Urgitxieta plazan. Egunari amaiera emateko, Wicked, Deceiver eta Txapelpunken kontzertua egongo da. Bitartean, Sopelako San Pedro jaietatik kendu eta etzirako programatuta zegoen goitibeheren jaitsiera bertan behera uztea erabaki du Udalak, "segurtasun eta antolakuntza arrazoiak tarteko, partaideen segurtasuna ez baitzegoen %100ean bermatuta". Argazkian, igandean egingo dute marmitako lehiaketa / © Sopelana.net.
Ostiralean, hilaren 17an, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara puzgarriak, ludoteka eta jumpinga egongo dira Urgitxieta plazan. Arratsaldez, 19:30ean, Bike Show Trial ikuskizuna eskainiko du Iker Lezetak. 21:30ean, argentinar tango ikuskizuna emango du Marele Tangok. 23:00etan, dantzaldia izango da ikus eta entzungai Trikizioren eskutik, Urgitxieta plazan. Gainera, ordu berean, Axut, My Sweet Torment eta Maitips taldeen kontzertua egongo da txosnetan.

Larunbatean, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara puzgarriak eta jumpinga egongo dira, Urgitxieta plazan. Gainera, 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, 13 urtetik gorako jarduerak garatuko dira gaztegunean. 20:00etan, Fote Fare taldearen batukada hasiko da, Urgitxieta plazatik abiatuta. 23:00etatik aurrera musika izango da protagonista. Gauez, dantzaldia egongo da txosnetan eta Schocolate Sexy, Reo eta Gatiburen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Marmitako lehiaketa

Igandean, uztailaren 19an, 10:00etan, Marmitako Lehiaketa hasiko da, Urkon. Trikitiaz alaituta egongo da goiz osoan. 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, puzgarriak egongo dira haurrentzat, Urkon. Bestalde, 12:30etik 14:30era, eta 17:00etatik 20:00etara paintball-a egongo da 13 urtetik gorakoentzat. 13:00etan bitsaren jaia hasiko da, Urkon. 16:00etan, erromeria egongo da Lotsorekin, toki berean. 20:00etatik aurrera, Trapu Zaharraren “El concursazo” izango da ikusgai. Bukatzeko, 22:00etan, “10 urte” ikuskizuna hasiko da Aukeran konpainiaren eskutik, Urgitxieta plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun