Karmen jaiak amaitu eta Santa Mariñe eguna ospatuko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 15a, 19:13
Santa Mariñe jaia heldu den astelehenean, uztailak 20, ospatuko dute Sopelan. Txupina goizeko 10etan jaurtiko dute. Ondoren, Udaletxeko plazatik Santa Mariñe baselizara arte kalejira egingo da, Barinatxe taldeko txistulariek lagunduta. 11:00etan, meza nagusia hasiko da bertan. 11:30ean, ohorezkoa aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. Eguerdiko 12etan hamaiketakoa egingo dute, trikitrixarekin alaituta. Arratsaldeko bietan berriz, herri bazkaria hasiko da, Fernando Ansoleaga parkean. 16:00etatik aurrera, erromeriak alaituko du arratsaldea. Azkenik, 17:00etatik aurrera, tortilla lehiaketaren sari banaketa egingo da. Bestalde, Sopelan ez ezik, Urdulizen ere ospatu ohi dute Santa Mariñe eguna. Argazkian, ohorezko aurreskua Santa Mariñe egunean / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun