Reggae giroan ospatuko dituzte Armintza eta Plentziako Karmen jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 15a, 22:55
Larrabasterran ez ezik, Uribe Kosta eskualdeko beste bi herritan ere ospatuko dituzte egun hauetan Karmen jaiak. Dagoeneko Armintzan hasi dira ospakizunak: besteak beste, bertso poteoa zeukaten iragarrita gaurko. Izatez, arrantzale herria da Lemoiz aldekoa. Horren adibide ostegun honetan egingo duten prozesioa: urtero 30 ontzi inguru itsasoratu ohi dira, Karmengo Ama bizkar gainean hildako itsas-gizonei lore eskaintza egiteko asmoz. Hala ere, jamaikar kutsua ere badaukate bertoko jaiek. Urtero bezela reggaea ez da faltako Armintzako festetan. Aurtengo Txapel Reggae jaialdian Potato eta Begoña Bang Matu, Afrikan Simba, Deadly Hunta, Errol Bellot "Gideon Zinger", Root Diamoons eta Chalwa Reggae Band gorliztarrek joko dute, larunbat honetan, hilak 18, 23:00etatik aurrera. Baina egun horretara arte itxaron beharrik ez dago aurtengo Txapel Reggaeren abestia (mp3) entzuteko.Gainera, kultur aniztasunaren adierazle, perkusio talde batek zeharkatuko ditu kalean, afrikar dantza talde bat eta grafiteroak ekinean ari direla. Baina, Lemoiz aldean ez ezik, Plentzian ere badakite arrantzale giroa eta jamaikar donuak uztartzea zer den. Ohiko itsaso-prozesio eta sardina janei Hip-Hop & Reggae (Flow & Fayah) jaialdia batuko zaie, ostiralean. Izan ere, bihar hasi eta igandera bitartean, Karmen jaiak ospatzen ibiliko dira plentziarrak. Argazkian, Mood Rakers talde madrildarra 2006ko Txapel Reggaean / 12 Tribu.
Plentziako Karmen jaiei Madalenak hartuko diete txanda astelehenean hasi eta hilaren 22ra bitartean. Hurrengo egunean, berriz, Madalentxu eguna ospatuko dute Isuskitza auzo plentziarrean.

Karmen jaiak Plentzian

Uztailak 16, osteguna. Karmen Eguna

10:30 Txistulari eta buruhandiak.
11:00 Karmengo Amaren ohorez eskainitako meza.
11:30 Itsasora prozesioa
12:00 Kaxarranka dantza.
12:30 El Despiste eta Sugarri fanfarreak.
18:30 Dantzak Gorrondonan, Plentziako Itsas-Eder taldearen eskutik.
22:30 Diskofesta Xaibor taldearekin.
23:00 Suzko zezena.

Uztailak 17, ostirala

10:30 Lasun arrantza.
12:30 Batuka.
19:00 Sardina jana.
19:00 Kiki-koko eta Moko pailazoak Gorrondonan.
22.00-01.00 Hip-Hop & Reggae (Flow & Fayah) jaialdia.

Uztailak 18, larunbata

10:00 Plentzia Hiribildua Hondartzako Boleibol VI. Nazioarteko Txapelketaren finalerdiak.
10:00 Marmitako txapelketa.
12:30 Turutarrak fanfarrea.
13:00 Ur jolasak.
13:00 Plentziako Itsasadar Piragua Igoera-Jaitsiera / Ibaien Euskadiko XI. Kopa, Jai Alai frontoi aurretik.
19:00 Dantzaldia Astilleron, Erandioko Udal Musika Bandaren eskutik.
20:00 Txarri dastaketa.
20:30 Plentziako Iraunkor abesbatzaren emanaldia, Madalenako Andra Mari elizan.
23:00 Siempre Maria orkestraren emanaldia.

Uztailak 19, igandea

10:00 Plentzia Hiribildua Hondartzako Boleibol VI. Nazioarteko Txapelketaren finala.
12:00 Plentzia Hiribilduko Akuatloia.
12:00 Arkoteko beteranoen estropada.


Madalen jaiak Plentzian

Uztailak 20, astelehena

16:00 Madalen jaietako Tenis Txapelketaren hasiera.

Uztailak 21, asteartea

10:30 Haurrentzako parkea Astilleron: txalupak, arrain zanpa, bapore mugikorra, olarru oceanic, balea
13:30 Bitsa festa.
16:00 Txirrindulari lasterketa.
19:00 Korri, Salto eta Brinko pailazoak Astilleron.
22:00 Kontzertuak Astilleron: Madera Core, Critickers eta Scum to the lider.

Uztailak 22, asteazkena. Madalenako Andra Mari Eguna

10:30 Kalejira txistulari eta Sugarri fanfarrearekin.
11:30 Madalenako Andra Mariren omenezko meza. Ohorezko aurreskua.
13:00 Ertzaintzaren Musika Bandaren emanaldia.
14:00 Koktelak. El Despiste eta Sugarri fanfarreak.
18:00 Eskupilota irekia, Labasture frontoian.
20:00 Txarri erre dastaketa.
20:30 Dantzaldia Bizar-Gorri taldearekin.
22:30 Deabru Beltzak: su eta dantza kalejira.
23:30 Dantzaldia Bizar-Gorri taldearekin.


Madalentxu eguna Isuskitzan

Uztailak 23, osteguna

10:00 Sukalki txapelketa.
10:30 Buruhandiak.
11:00 Haurrentzako parkea.
12:30 Meza.
13:30 Luncha.
16:00 Ur jolasak.
19:30 Diskofesta.
22:00 Suzko zezena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun