Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Ezer baino lehen gure poza adierazi nahi dugu askatasun berri honengatik, eta gure ongi etorria eskaini nahi diogu Zigorri.
Gogor salatu nahi dugu PPko zinegotzi baten hitza nahikoa izan dela Zigor Goikoetxea bi urteko espetxera zigortzeko. Aurrekari benetan arriskua dela deritzogu, honek espainiar alderdi politikoetako kideei izugarrizko ahalmena ematen baitie. Beraien hitza nahikoa izan daiteke aurrerantzean edozein herritar inolako frogarik gabe espetxeratu eta zigortzeko.
Eskandalu izugarria deritzogu bestalde Zigorri bere herrian bizitzeko debekua ezartzea. Euskal preso politiko ohien aurka ezarri nahi dituzten neurriak jarri zaizkio Zigorri, bere ingurune hurbiletik atera eta kontrolera neurri lotsagarriak ezarriak.
Zigorren baldintzarik gabeko askatasuna eskatzen dugu, eta Zigorrek bere herrian eskubide guztien jabe bizitzeko eskubide duela esan nahi dugu.
Arratsaldeko 4:30ak aldera Salamancako Topas espetxetik atera eta etxerantz abiatu ostean, gaueko 10ak aldera heldu da Algortara Zigor Goikoetxea Azkorriko gaztea. Amnistia tabernan zain zituen dozenaka lagun harrera egiteko asmoz. Besarkada eta musuan artean, preso ohiak beroki eskertu du herritarrek eskainitako keinua eta ez ditu ahaztu nahi izan kartzela barruan utzitako lagunak. Sei mila euroren trukean bada ere,