Hiru kontinentetako zortzi taldek parte hartuko dute uztailaren 17tik 19ra bitartean ospatuko den Berangoko Folklore Jaialdian.
Simon Otxandategi dantza taldeak antolatzen duen jaialdiaren hirugarren edizioan, Latinoamerika, Europa eta Afrikako konpainiek esku hartuko dute. Egitarauari dagokionez, ostiralean, Scottishpower Pipe Band (Eskozia), Flint (Flandes), Regionalny Zespol Piesni I Tanca (Polonia) eta Simon Otxandategi bera ariko dira 20:30etik aurrera Lantzarten. Konpainia bakoitzak 25 bat minutuko emanaldia eskainiko du. Larunbatean, ordu eta toki berean, Xiberotarrak (Zuberoa, Euskal Herria), Flint, Regionalny Zespol Piesni I Tanca, Goizaldi (Donostia, Euskal Herria), Scottishpower eta Jammu balleta (Senegal) izango dira protagonistak. Jaialdia igandean bukatuko da eta agertokiak eta ordua aldatuko dira. Horrela, 11:00etatik aurrera, talde guztiak bilduko dira Berangoko metro geltoki inguruan, eta ordu erdi geroago kalejira egingo dute denek elkarrekin herriko kaleetan zehar. Eguerdian, Jalisco Estatuko Ballet Folklorikoa (Mexiko) ariko da Lantzarten. Ondoren, 15:00etan, talde guztiek parte hartuko dute bazkari herrikoian. Bukatzeko, 17:00etan, Egan taldeak girotutako erromeria izango da. Argazkian, Senegaleko Jammu balleta /
Ass Ndiaye.