Guardia Zibilak zirela esanez kalez jantzita eta burua estalita zeramaten pertsona batzuek eraman dute atxiloturik gaur Iker Acero,
Askatu.org webguneak jakinarazi duenez. Ez dute bere etxea miatu eta ez dago informazio askorik une honetan. Bestalde,
Berria.info-k zabaldu duenez, Gaztesarearen kontrako operazio baten barnean kokatzen da atxiloketa. Izan ere, albiste-agentzien arabera, Acero Gaztesareak argitaratzen duen elkarteko presidentea da. Beste lagun bat atxilotu dute Artziniegan, Ajangizen Europa Press-en arabera.
Gaztesareari
Segi gazte erakunde ilegalizatua finantzatzea egotzi diote, Gaztesarea.net-en Segik egindako zozketa baten berri emateagatik. 10:40 aldera Andoainen Martin Ugalde Kultur Parkera hainbat guardia zibil joan dira, webaren egoitza miatzera.
Operazioaren bideo bat hemen ikus daiteke, Era berean,
"Hitza"-k argazkiak hemen jarri ditu ikusgai. Iker Acero oso ezaguna da Euskal Herrian surflari bezala urte luzez egin duen lanagatik. Algortarra Barrikan bizi da gaur egun eta goizaldean Barrikako bere etxean atxilotu dute. "Aurpegia estalita zeramaten pertsona batzuk bere etxera joan dira, eta atxiloturik eraman dute. Guardia Zibilak zirela esan dute baina ez dute hori baieztatzen zuen ezer erakutsi", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez. Iturri berberen arabera, paper bat erakutsi diete bere etxekoei, eta "ETAkoa izateagatik edo ETAri laguntzeagatik" atxilotze agindua zutela esaten zen bertan. Bitartean, inkomunikatuta daukatenez, Acero "torturatua izateko arriskua" dagoela salatu du Uribe Kostako AAMk.
Gaur, arratsalderako, mobilizazioa deitu dute 20:00etan, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, Iker Acero surflari ezaguna da /
Etengabe.