
Ertzaintzak 21, 25 eta 30 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Getxoko udalerrian bertako hotel bateko kafetegian indarrez lapurtu izana leporatuta.
Herrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, goizaldeko 4:20ak aldera Getxoko hotel batean lapurreta izan dela jakinarazi diote Ertzaintzari. Gutxienez, ihes egiteari ekin dioten bi gaizkile izan dira, lehenengo informazio horiei jarraituz. Ertzainak bertaratuta, kafetegiko ateak bortxatuak aurkitu dituzte eta tabako makina palanka batez irekita zegoen. Diru-kutxa ere zabalik zegoen. Aldageletan, hainbat takilen ate apurtuta zeuden. Inguruetan, patruila batek ustezko bi gaizkileen ezaugarriak ei dituzten hiru pertsona topatu ditu eta hainbat datu egiaztatu ondoren, hirurak atxilotu dituzte. Bestalde, goizaldean ere beste bi gizon atxilotu dituzte
Itzubaltzeta / Romon bost tabernatan lapurtu dutelakoan.