Algortako Egunsentia izeneko haur eskola berriak irailaren 15etik 30era irekiko du bere lehenengo izen-ematea. Izan ere, San Inazio herri ikastetxearen alde batean dagoen D ereduko zentroa datorren ikasturtearen erdialdean zabalduko dela jakinarazi dute
Getxoko Udalaren iturriek.
Haurreskolak Partzuergoak ere zentroa 2010eko urtarrilaren 11n zabalduko dela baieztatu du. Ikastetxeak 84 neskato eta mutiko hartuko ditu, guztiak 0 eta 3 urte bitartekoak. Alde batetik, 0-1 urteko 4 gela izango dira, gela bakoitzean 8 ume izango direla, orotara 32. Beste aldetik, 1-3 urteko beste 4 gela beteko dituzte 13na neskato eta mutiko, guztira 52 haur. Adin horietako ume getxoztarren gurasoek eta legezko tutoreek Getxoko Herritarrentzako Arreta Bulegoetan bete ahal izango dute matrikula. Argazkian, Egunsentia zentroa lanetan.