Traktore batek zapalduta hil zen atzo 55 urteko gizon bat Urdulizko Mendiondo auzoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 22:00ak aldera izan zuen gertaeraren berri eta lehenengo ikerketen arabera, gizonezkoa bere ortuan zebiltzan lanean istripu bat izan zuenean. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, urduliztarra harrapatuta gelditu zen traktorearen behean, eta horren ondorioz zendu zen. Suhiltzaileak, anbulantzia bat eta ertzainak Mendiondoraino gerturatu ziren gizona makinatik askatzeko eta artatzeko asmoz, baina ez zuten aukerarik izan. Osasun-langileak heldu zirenerako heriotza egiaztatzea besterik ezin izan zuten egin. Horren ostean, gorpua atera eta Bilbora eraman zuten, Auzitegiko Medikuntza Patologia Zerbitzura, bertan autopsia burutzeko. Bestalde,
LAB sindikatuaren arabera, urduliztarra aurten lan istripuetan hil den 43. behargina litzateke. Dena den, Urdulizko auzokide batek
Berria.info-ri ukatu dio gizonezkoa lanean zebilenik. Argazkian, zaldi bi Mendiondo larre batean.