Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi Ezker Abertzalea taldeko legebiltzarkide ohiak, eta Juan Carlos Ramos EHAKko presidentea eta Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto alderdiko diruzainak auziperatu ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Bost lagunak bi aste barru, abuztuaren 4rako, deitu ditu deklaratzera. Epaileak ETA erakunde armatuko kideak izatea leporatzen die, horretarako hainbat zantzu ei direlakoan. Besteak beste, Garzonen arabera, EHAKren bidez, Batasunak 837.000 euro lortu zituen, eta horrekin "erakunde terroristaren ingurune politikoari eustea erdietsi zuten". Garzonen arabera, Batasunak "erabili" egin zuen alderdi komunista, "ETA-EKIN-Batasunaren delitu jarduerarekin segitu ahal izateko". Are gehiago, bere aburuz, Batasunak, EAE-ANVk eta EHAK-k "kutxa bera eta bakarra" zuten. Argibide gehiagorako, irakurri
Berria.info. Argazkian, Nekane Erauskin / cc-by-sa
ezkerabertzalea.info