Gizarte-Hezkuntza Alorrean Esku-Hartze Zerbitzua
Gizarte-Hezkuntza Alorrean Esku-Hartze Zerbitzuaren helburua "haurren eta gazteen eta beraien familien gabeziak prebenitzea eta konpontzea da, tartean, harremanen, familia, heziketako edo gizartean, inguru sozial eta familiar ez egokietan daudenean. Aldi berean, bere garapen pertsonala lortzeko beren ongizatea sustatzea" bilatzen du. Zerbitzua arrisku egoeran, moldatu ezinean edo jarrera arazorekin dauden (esku-hartzearekin konpon daitezkeenak) 0 eta 21 urte bitartekoei dago zuzenduta. Zerbitzuaz arduratuko den lan taldea bost gizarte hezitzaileek osatuko dute, lan jardunaldi osoz. Zerbitzuaren adjudikazioaren gehienezko zenbatekoa urtean 221.490 eurokoa izango da.
Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzua
Bi psikologok osatuko duten Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzuak "laguntza eta orientazio psikologikoa eskainiko ditu eta diagnostikoak egiteko Gizarte Zerbitzuetako langileekin elkarlanean arituko da. Esku-hartze terapeutikoak eta buru osasuneko arazoak tratatzea ez dira sartuko, ez bada osasun zerbitzuetara bideratzeko". Zerbitzua arrisku egoeran edo babes gabean eta diagnostiko edo disziplinarteko balorazio baten beharra duten 0 eta 18 urte bitartekoei eta beren familiei dago zuzenduta. Adjudikazioaren gehienezko zenbatekoa urtean 109.140 eurokoa izango da.