Asteazkenean, ordea, Asia kontinentera bidaiatuko dira ikusleak, Txinako Guizhouko Hego-Ekialdeko Folklore Kantu eta Dantza Konpainia arituko baita. Taldea 1972an sortu zen eta inguru hartako konpainia profesional bakarra da. Dantzari eta musikari peto-petoak ditu; beraz, kalitate handiko konpainia dugu. Besteak beste, konpainiak Bouyei etnia dantzak berreskuratu ditu; eguneroko bizimoduaren eta ospakizun garrantzitsuen erakuskizun dira horiek. Halaber, Yi eta Miao gutxiengoen dantzak eskaintzen dituzte, emakumek antzeztuak.
Azkenik, Getxoko Itxartu Taldeak itxiko du jaialdia ostegunean, datorren urtera arte. Sortua izan zenetik, elkarte horren dantza taldea euskal dantza eta kulturaren mesederako lana burutzen du, dantzaren berrikuntza eta freskotasuna bermatzen duen irakaskuntza goiztiarra dela medio. Elkarteak, Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo pausuak. Dantza taldeen egitura eta lana denborarekin garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute taldea, heldu zein gaztetxoak kontutan hartuz.