Akanpadaren egitaraua:
- Bihar ostegunean, Izurtzako herritarrei akanpadaren aurkezpena egiteko, plazan luntxa ospatuko da arratsaldeko 7etan, eta jarraian Eneko Abasolo “Abarkas”, Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu “Lepotxo” bertsolariekin baserriz baserri bisita egingo dute.
- Ostiralean, berriz, akanpadaren muntaketa lanetan emango dute eguna, eta arratsaldeko 18:30ean Orkresta Nazionala elektro-txarangarekin kalejira erreibindikatiboa egingo da Durangoko kaleetan. Jarraian, 21:00etan “AHTren izenean Amen!” antzezlana izango da Durangoko San Ana plazan.
- Larunbatean, goizeko 9:30ean Bizikleta Martxa abiatuko da Izurtzatik Elorriora. 12:00etan hamabietako herrikoia eta kalejira egingo dira Elorrion. Arratsaldeko 4etan, “TAV: Las razones del NO” liburuaren aurkezpena egingo da Izurtzan, Josu Larrinaga eta Iñaki Barcenaren eskutik. 15etan, tailer etnobotanikoa izango da: “Landareen erabilera tradizionalak Euskal Herrian” (sendabelarrak, jateko belar eta fruituak…), Dani Perez eta Gorka Menendez-en eskutik. Eta eguna amaitzeko, 21:00etan kontzertua antolatu da Durangoko gaztetxean: AHTren aurkako ekintzen bideoa, La Banda del Abuelo eta beste talde batekin.
- Igandean, goizeko 9:30ean mendi ibilaldia izango da, Mañaria eta Atxarteko harrobiak eta inguruak ezagutzeko, tartean Markomin-Goikoa, Atxarte, Zallobenta eta Mutxate. 14:00etan, bazkaria egingo dute Mañarian. 17:00etan, ordea, proiektu txikitzaileen aurkako taldeen Topaketa egingo da Izurtzan, Jaizkibel Bizirik, Mendiak Aske, Coke plantarik ez, Errausketaren aurkako Koordinadora, Tentsio Altuko Linearen kontrako taldea, eta “Durangaldeko Proiektu desarrollistak” txostenaren egileekin. 20:00etan, jendarteko jolasak eta herri kirolak. 23:00etan, poesia emanaldia eta antzezlana izango dira frontoian: “Sopa sin sorber”, “En el aire” eta “El artista del hambre”.